Jarraian, berezko egitarauan parte hartzekoak ziren protagonistak dituzue entzungai. Joxe Mari Agirretxe, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza azken lanaren harira. Iurretako dantza taldeko Mikel Deuna, besteak beste konfinamenduak dantza talde gisa nola eragin dien azaltzen digu. Oier Araolaza aldiz, "Emakumea euskal dantzan. gezur baten historia" hitzaldia ematen ibili da. Gurean bere horretan eman ezin izan duenez, beste modu batean azaldu digu bere lana. Hondarribiko txistulari alardea, urtero uztaileko azken igandean egiten da. Honen historia, garapena, dantzarekin lotura... ere jorratu ditugu. Eta bukatzeko, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendirekin bertso saio borobila osatu dugu.