18 mar, 2022
Hondarribiko komertzioa sustatzeko helburuarekin udalak abian jarritako “bonu kanpainia” amaitzear da. Kanpainia hilaren 31n amaituko da. Azken hilabeteetan 49 establezimendutan egon da bonuak eskuratzeko aukera. Orain arteko bilan positiboa egin dute eta geratzen diren bi asteetan Hondarribiarrak animatu dituzte herriko saltokietan bonuak baliatzeko. Maria Serrano, merkataritza eta sustapen ekonomikorako zinegotzia, Hondarribiko zuluaga kalean kokatua dagoen HEME SHOP dendan egon da.