Podcast

Hondarribiako Udalak, baserritarrek eta ostalariek indarrak bildu dituzte Bertako Produktuaren V. Astean (2021-04-14 16:51:45)

Hondarribiako Udalak, baserritarrek eta ostalariek indarrak bildu dituzte Bertako Produktuaren V. Astean

Apirilaren 19tik 25era egunero tailerrak eta sukaldaritza ikastaroak proposatuko dituzte, beti ere, tokiko produktua oinarri hartuta. Pandemiaren ondorioz, hitzordu andana bat telematikoki proposatuko dute, herriko goi mailako sukaldariekin bideo-errezetak, adibidez. Eli Gallego dietistarekin, aldiz, elikadura osasuntsuari buruzko hiru tailer izango dira aurrez-aurrekoan, apirilaren 23an, 24an eta maiatzaren 8an. Baina funtsean, herrian astean bitan antolatzen den nekazarien azokan tokiko produktua kontsumitzera bultzatzeko xedea du ekimen honek.

Antolatutako atelierretan izena emateko, herriko etxearen webgunean www.hondarribia.eus/azoka egin behar da. Herriko barazkiak, arraultzak, eztia, bakailua eta berdelarekin errezetak proposatuko dituzte, eta merkatuko saski bana zozketatuko dute egunero. 

Azken berriak

Hendaiako Gure Ikastolak Herri Urratsek utziriko hutsunea betetzen saiatuko da igandean

Kanpotik iritsitakoentzat eta DBHkoentzat udako euskara errefortzua proposatzen du Irungo Udalak muxu truk

Hondarribia '30 hiria' izango da asteartetik aurrera, Irunek 10 urtez egindako bideari jarraiki

Udalaren urte luzeetako dinamikak aldatu eta euskalgintzarekin zubiak eraiki nahi ditu Euskara arloko ordezkari berriak

Irun jasangarriago, erosoago eta berdeago baten alde adostasunetik egiteko deia luzatu du EAJk

Lizar bat gutxiagorekin eta 21 plaza gehiagorekin zabaldu dute Bienabe Artiako aparkaleku berria

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika