Podcast

Hondarribian ere sarrera erreserbatu behar da Olentzero bisitatu ahal izateko (2020-12-18 14:49:43)

Hondarribian ere sarrera erreserbatu behar da Olentzero bisitatu ahal izateko

Sarrera hauek soilik Arma Plazan banatuko dituzte, gune seguru batean. Olentzerorenak abenduaren 19 hontatik 22ra, goizeko 10:00etatik atsaldeko 18:00etara. Eta Errege Magoen ekitaldirako, aldiz, urtarrilaren 2tik 4ra ordutegi berean. Dena dela, Hondarribiko Udalak www.eguberriakhondarribian.eus webgunea sortu du ere, internet bidez Olentzero eta Erregeekin bat egin ahal izateko.

Bi hitzordu nagusi hauetaz gain, Gabonetarako Kultur Programazio aberatsa proposatuko du Udalak. Goazen Musikala, Korrontziren kontzertua, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin LOSERS antzezlana eta familia zinema eta ipuin kontalariak haurrentzat ere, besteak beste.

Egunez egunekoa aipatu digu Kalixa Silanesek. 

Azken berriak

COVID neurriek sagarnotegi denboraldia baldintzatuko dute aurten ere

Artiako Lagunak taldeak zuhaitzen aldeko gurutzadan borrokan jarraitzen du Irunen

Tene Mujika bekak eskuratu dituzte Jon Abrilek, Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek

Kabaret ikuskizuna Beran larunbata honetan

Espetxeetatik edota erbastetik bueltan direnei laguntza eskeintzen dien HARRERA elkarteak bazkidetza kanpainia abiatu du

Nahi eta ezinean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika