Podcast

hondarribiko bentako tao isunak

Hondarribiko Bentako TAO isunak

Hondarribiko Bildu udal taldeak, Udal Gobernuak Bentako TAO aparkalekuarekin egiten ari dena legitimoa ez dela salatu du berriz ere. Eusko Jaurlaritzak eta Hondarribiko Udalaren artean Bentako aparkalekuaren kudeaketarako hitzarmena martxoaren 15ean indarra galdu ondoren, Bilduk martxoaren 21ean salatu zuen lehen aldiz, Udalak eskumenik gabe aparkalekuaren TAO zerbitzua bere horretan mantentzen zuela. Zentzu horretan, Bilduk salaketa publikoa egin ondotik, "mendeku politiko" bezala, udaltzainek berriz ere isunak jartzeko agindua jaso dutela salatu zuen joan den ostiralean Bilduk. Hala, udal ordenantzak dioen bezala, aparkalekuaren errotazio bultzatu beharrean, Udal Gobernuak TAO zerbitzua dirua biltzeko tresna bilakatu duela salatu dute. Baina Bildu haratago joan da. Izan ere, asteotan Bentako aparkalekuan TAO EZ ordaintzeagatik isuna jaso duten herritarrek, isunean ibilgailua Matxin de Artzu kalean aparkatua zegoela jartzen zuen, eta ez Bentan, bertako TAO makina martxan egotekotan azaldu beharko zuen bezala. Hortaz, udaltzainek Bentako aparkalekuan isunak jartzeko sistema ere legala denik ezbaian jarri du Bilduk, eta Udalari gauzak argi ditzala eskatu dizkio, baita erantzunkinzun politikoak ere. Baina bien bitartean, herritarrek zer egin dezakete? Hondarribiko Udalak dio TAO ordaindu egin behar dela, baina isunak legalak ote diren ere ez da argi. Bilduko bozeramailea, Ibai Labaienek ez du TAO ez ordaintzea galdegiten. Baina argi dauka gutxienez, isun horiek errekurritzeko bidea dutela

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika