Podcast

hondarribiko betherrameko adinekoen erresidentzia

hondarribiko betherrameko adinekoen erresidentzia

Hondarribiko Betherrameko adinekoen erresidentzia berria gaur inauguratuko da

Hondarribiko Betherrameko adinekoen erresidentzia berria gaur inauguratuko dute. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Martin Garitano egongo da eguerdiko 12:00etan egingo duten ekitaldian, Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezekin batera. Honek nabarmendu duenez, baliabide berri honek “nabarmen murriztuko du itxaron zerrenda, Bidasoa eskualdea Gipuzkoako gune kaltetuenetako bat baita. Egoitza berri honek 150 plaza eskainiko ditu, horietatik 112 publikoak: 58 plaza adineko mendekoentzako, 30 psikogeriatrikoentzako eta 24 buruko gaixotasuna dutenentzako. Gainera, eraikin berean egongo da eguneko zentroa, beste 30 plazekin. Horietatik 18 hitzartuak izango dira. Foru Aldundiko arduradunak adierazi duenez Caser Residencial enpresak kudeatuko duen baliabide berri hau bereziki garrantzitsua da, izan ere, Gipuzkoa osoan itxarote zerrenda luzeena duen eskualdea da Txingudi bailara. Hain zuzen ere, Bidasoan, gaur egun, mendeko 107 pertsona daude itxaron zerrendan: horietatik 25 Hondarribikoak dira, eta 82 Irungoak. Horren ondorioz, 329 egun itxaron behar dira, batez bestean, erresidentzietako plaza bat lortzeko, eta 88 egun, berriz, eguneko zentroko erabiltzaile izateko. Horik hala, Gizarte Politikako diputatua Ander Rodriguezek nabarmendu du, Betherrameko erresidentzia berrian Bidasoko biztanleek lehentasuna izango dutela, baina 2010. urtea baino lehenagotik itxaron zerrendan dauden Oarsoaldeko bizilagunei ere plazak eskainiko dizkiete. Ander Rodriguez

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika