Podcast

Hondarribiko etxebizitza premia asetzen hasteko PRESAko 66 alokairu sozialen eraikuntza abiatzear da

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea


Hondarribiko etxebizitza premia asetzen hasteko PRESAko 66 alokairu sozialen eraikuntza abiatzear da

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea


Hondarribiko etxebizitza premia asetzen hasteko PRESAko 66 alokairu sozialen eraikuntza abiatzear da

2018an 117 etxebizitza aurreikusten baziren ere, Visesarekin akordioa bertan-behera utzi behar izan zuten lurrazpiaren egituragatik proiektua garestitzen zelako. Azkenik, bi urteren buruan 66 alokairuzko bizitoki prest izango dira hondarribitarrei eskaintzeko.

Hondarribiko alkateak Presa I lursailean alokairu sozialera bideratuko diren 66 etxebizitzen eraikuntza baimenaren dekretua martxoaren 3an izenpetu zuen. Adminsitrazio prozesu korapilatsu baten ondotik, eta 2018ko hasierako proiektua 2021ean egokitu behar izan ondotik, eraikuntza lanak aurki hasiko direla iragarri du Txomiun Sagarzazuk.

Udalak orubea dohainik emateaz gain, eraikitze lanen %15a ordainduko du gehienez jota (1,3 milioi euro). Eta bi urte barru etxeak prest egongo lirateke. Alkateak aitortu duenez, "uste baino prozesu luzeagoa izan da, baina azkenean etxebizitza publikoaren promozio honi bultzada emateko garaia iritsi da". Oroitarazi behar baita, 2018an izenpetutako hitzarmenaren arabera, Presa I eta II eremuetan 117 etxebizitza eta PRESA I-eko lurrazpian hiru solairuko aparkalekua (errotazioko 180 plaza) eraikitzeko hitzarmena sinatu zutela Udalak eta Visesak. Baina Hirigintza Plan Orokorra (HAPO) baliogabetu izanak “dena hankaz gora jarri” zuela gogoratzen du Sagarzazuk. Eta bertan egindako azterketa geoteknikoen ondorioz, hasierako proiektua egokitzera behartu zien. Izan ere, lurraren ezaugarriengatik lurrazpiko hirugarren solairua ezin zen egin, eta gainerakoa ere "sobera garestitzen" zuela ondorioztatuta, Visesak hitzarmena bertan behera uzteko eskatu zuen. Eta hitzarmen berri bat egin zuten 2021ean.

Azkenik, 66 alokairu sozialeko bizitoki izango dira, norbere lurrapziko aparkalekuarekin, eta azalean 55 aparkaleku plaza publiko. Bestalde, Udalak 260 metro karratuko lokal bat eskuratuko luke zerbitzu publikoak bertan kokatzeko.

Egungo aparkalekuari alternatiba

Talaia-Biteri pareko orube hau aparkaleku gisa baliatzen da gaur egun prekarioan bada ere. Hortaz, behin eraikuntza lanak hasiko direnean ezingo da erabili. Alternatiba posibleeoi buruz galdetu diogu alkateari, eta berez, Biteri kalean bertan hainbat plaza daudela argitu du Sagarzazuk, baina "momentuz alternatiba finkorik ez" dutela eskaintzeko aitortu du. Halere, aukerak aztertzen ari dira.

Bestalde, herriko aparkaleku premiari erantzuteko epe luzera begira lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko bi aukera daudela argitu du. Damarriko (Eroskiko aparkalekuaren azpian) aukera baztertu egin dute azterketa geoteknikoengatik. Baina Jabier Ugarte lorategien azpian eta Donosti kalean (DIA saltokiaren azpian) azterketak egin dituzte eta egingarria da. 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika