Bihar Hondarribiko Gitarra Festibalaren hamargarren ekitaldia hasiko da. Aurten Itsas Etxeko eszenatokia izango da jaialdi honen berritasun nagusia. Izan ere, aurreneko bi emanaldiak bertan emango dituzte bihar iluntzeko 20:00etan Maurizio di Fulvio "Jazz eta Musika Latinoa" obrarekin. Larunbatean, aldiz, Orlando Dibello eta Carles Pons i Altes katalanak "Tangoa eta Argentinako musika emanaldia eskainiko dute. Eta igandean Irungo Amaia Kultur Zentroan Luciano Damiani eta Micheel Librarok italiar musika napolitanoak interpretatuko dituzte.
Gitarra festibala astelehenean bukatuko dute, ohikoa den bezala, Hondarribiko Carlos bosgarrena Paradorean. Azken emanaldian Albeniz eta Granados musikagile espainiarren obrak landuko ditu Tom Kerstens kitarra jotzaile famatuak.
Hala, aurreko urteetako Gitarra Festibalarekin alderatuta, goi mailakoak izan arren, kontzertu gutxiago ekartzen ditu Hondarribiko jaialdia honek. Izan ere, Hondarribiko Kultura Departamenduak 2008az geroztik, krisi ekonomikoari egokitzeko, jaialdiaren aurrekontua %40 inguru murriztu egin du urteotan. Halere, Carlos Pons i Altes, jaialdiaren zuzendariak murrizketak ulergarriak direla onartzen du.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek