Podcast

Hondarribiko ikasleek San Marko parkea baliatuko dute 'Loratu Herria' ekimenerako

Kalixa Silanes, Hondarribiako Udaleko zinegotzia


Hondarribiko ikasleek San Marko parkea baliatuko dute 'Loratu Herria' ekimenerako

Hondarribiko Udalak 'Loratu Herria' ekimena abian jarri du Talaia, Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxeekin batera. LHko 4garren, 5. eta 6. mailako hainbat ikasleek xomorroak, intsektuak eta landareak aztertu zein biodibertsitatea lekuan berean ezagutu eta babesteko lursail bat sortzeko helburua du proiektuak. Eta horretarako San Marko parkean lursailak egokitu ditu Udalak.

Gaurkoan Ama Guadalupekoa eta Egiluze ikastetxekoekin izan dira lorategian, egokitutako lursailen entregan. Izan ere Talaia-Bordarin lekua badute proiektua aurrera eramateko, baina beste bi ikastetxeen kasuan udalaren laguntza galdegin dute. Bien arteko kokapenik hurbilena da San Marko lorategia.

2022 honetan Gipuzkoako ia 60 ikastetxek parte hartzen dute ekimen honetan. Irunen, adibidez, Txingudi Ikastolako LHko 5. mailako ikasleek ere Alai Txoko parkean aritu dira, bertako landare eta intsektu espezieak aztertzen aste honetan bertan. Izan ere, ikastetxeek 2030erako Eskola Agendaren bidez lantzen dute hau, besteak beste, “Belardien azterketa” bezalako ikasgaien bitartez.

Kalixa Silanes zinegotziak esplikatu dizkigu ekimenaren nondik-norakoak.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika