Podcast

hondarribiko muliateko babes ofizialeko etxebizitz

Hondarribiko Muliateko Babes Ofizialeko etxebizitzen eskrituren sinadurak

Hondarribiko Muliateko Babes Ofizialeko etxebizitzen eskriturak sinatzen gaur hasi dira. Gaur hasi eta apirilaren 22ra bitartean egingo dituzte eskritura guztiak. Eta horren ondotik, onuradunek euren etxeetara sartzen hasi ahalko dira. Aitor Kerejeta alkateak azaldu duenez, etxebizitzen promotora eta eraikitzailea den Miguel Imaz enpresak uste baino bost hilabete lehenago bukatu ditu etxebizitzak eraikitzeko lanak. Eta une hauetan Azysa enpresa inguruak hiritartzeko lanetan ari da. Ahalik eta gehien aurreratu nahi dute, Muliateko bizilagun berrien onerako. Izan ere, eskriturak sinatu arren, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak ez du bizitzeko baimena emango hiritartze lanak bukatu arte.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika