Podcast

200522 Tokiko Gaia ANTXETA Herritarrak eta ekonomia laguntzeko (2020-05-22 13:07:38)


Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Alderdi sozialistak, adibidez, 17.000 hondarribiarrek legez erabili behar dituzten maskak kitorik banatu ditzala eskatu du. Ostegunaz geroztik, leku publiko guzietan baitaezbadakoak dira 6 urtetik gorako pertsonentzat. Baina derrigorrezkoak izanik ere, bakotsak bereak erosi eta segurtatu behar ditu. Kontsumitzaileen Elkartearen arabera, bi seme-alaba dituen familia batek hilero 110 euro bideratu beharko ditu masken erosketari. Sozialistek diote, herriko etxeak gastu hori bere gain hartzeko gai dela, interes orokorrekoa izanik.

Abotsanitz udal taldea bere partetik, haratago joan da. Eta koronabirusak eragin duen lurrikara sozial eta ekonomikoa ikusirik, adminsitrazioaren maxina %100ean martxan jartzea galdegin du, kontratazio publikoari dagokionez.

Hondarribiko herriko etxeak dirua soberan, eta langileak faltan dituela salatu du Abotsanitzek. Eta azken urteetan bete gabeko lanpostu publikoak kontratatuz, udal zerbitzuak hobetzeaz gain, herriaren langabezi-tasa apaltzea ekarriko lukeela dio

Azken hiru urteetan funtzionario postuak 47tik 36ra apaldu direla, eta 25 lanpostu bete gabe diren bitartean, herriko etxeko 65 langileekin zerbitzu publiko eskaxa ematen duela nabarmendu dute. Horregatik, ofizialki martxan diren lan eskaintza publikoak berehala gauzatzea, eta behar haina lanpostu berri sortzea exijitzern diote udal gobernu jeltzaleari.

Bestalde, Biriatun aldaketa historikoa biziko du maiatzaren 25ean. Martxoaren 15eko herriko bozen ondoko lehen herriko kontseilua ospatuko da, eta hauteskundeak irabazi zituen Biriatuko Geroa-ko Solange Demarcq-Egiguren izanen da alkatesa berria.

1989tik auzapeza izan den Mixel Hiriarten lekukoa hartuko du, herrian iraultza ekologikoa eta mugazgaindiko harremanei bultzada emateko xedearekin. 

Azken berriak

Osasun eta gizarte zerbitzuen arteko lankidetza indartu beharra dagoela aldarrikatu du AFAGI-k

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako Bihotz berdeak programa berritzailea jarriko dute abian

Euskal Elkargoak, Hendaiako intzura zonalde industriala biziberritzeko plana abian jarri du.

‘Hondarribia mugitzen ari da’

Garapen iraunkorraren astea ospatuko du Hendaiak

RIBERA AZOKA ospatuko da Irunen larunbatean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika