Podcast

Hondarribiko udal aurrekontuek "ez dute bihotzik" Abotsanitzen aburuz (2020-12-18 14:39:40)

Hondarribiko udal aurrekontuek "ez dute bihotzik" Abotsanitzen aburuz

Oposizioko taldeak zigortzearekin batera, hondarribiarren ia erdia zigortu dituela oroitarazi du Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak. Hala beraz, Udal Gobernuak aurkeztutako 2021eko udal aurrekontu proiektua bere horretan onartu zen atzo, 24,6 milioi eurokoa, aurtengoa baino %10 gehiago. Eta EAJk duen gehiengo absolutoa baliatuz. Oposizioko udal talde nagusia den Abotsanitzeko bozeramaleak argi utzi du Antxeta Irratian, kritika demokratikoa egiteagatik zigortu dituztela. Baina hondarribiarren erdia dela udal gobernuak zigortzen dituena. Halere, azken asteetako bileretan jeltzaleek agertutako jarrera ikusita, atzoko udalbatzan gertatutakoa espero zitekeela.


Azken berriak

COVID neurriek sagarnotegi denboraldia baldintzatuko dute aurten ere

Artiako Lagunak taldeak zuhaitzen aldeko gurutzadan borrokan jarraitzen du Irunen

Tene Mujika bekak eskuratu dituzte Jon Abrilek, Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek

Kabaret ikuskizuna Beran larunbata honetan

Espetxeetatik edota erbastetik bueltan direnei laguntza eskeintzen dien HARRERA elkarteak bazkidetza kanpainia abiatu du

Nahi eta ezinean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika