04 dic, 2020 Hondarribiko udal gobernu jeltzaleak 24, 6M€-ko udal aurrekontu proposamena egin du 2021erako
Horretarako, gastu soziala nabarmen emendatuko dute. Baina diru sarrerak apaldu badira ere, Foru Aldundiak zorpetzeko baimena eman die udaleri pandemiaren krisiaren ondorioz. Eta hortan, Udalak injeniaritza ekonomikoa egin duela aitortu digu alkateak.
Hala eta guztiz ere, %10 egingo du aurrekontuak gora. Baina inbertsio nagusiak apirilerako utzi beharko dituzte. ZAzpi milioi euro aurreikusiak baitituzte Udalaren altxortegi gerakinetik kreditu modifikazioetara bideratzeko. Baina orain, udal aurrekontuen lehen planteamenduan legeak ez die altxortegia erabiltzen uzten.
Abenduaren 17an plenora eramango dute, oposiziokoen aldaketak erkatu ondoan