Podcast

SOINUA 1 Txomin Sagarzazu eskolekin bilera ikasturte berria (2020-09-16 04:51:57)

Hondarribiko Udala ikastetxeetako zuzendariekin bildu zen joan den astean, ikasturte berrian hezkuntza zentroetako premiak zeintzuk diren jakiteko

Hondarribian ere, 2.200 ikaslek abiatu dute aste honetan ikasturtea. Eta esan bezala, gaur ez dute greba egunik egin. Udala eta hezkuntza zentroetako zuzezendaritza taldeak aurreko astean bildu ziren lehen aldiz. Helburua ikasturte berriari begira dituzten beharrak jakitea zuen Udalak.

Alkateak argitu du jadanik “lankidetza honek bere fruituak ematen ari dela”. Halere Txomin Sagarzazuk nabarmendu du Udala ez dela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, eta eskumen hauek Jaurlaritzarenak direla. Baina Udalak dituen baliabideen arabera, ikastetxeen esanetara jarri da.

Udalak egindako hirugarren eskaintza bat ere bada, baliabide teknologikoei buruz. Pandemiaren itxialdi garaian, zenbait familiei Udalak erraztu egin zien material ezberdina. Eta Udala oraingoan ere, presta agertu da eskolen eskariari erantzuteko ahal duen neurrian.

Bestalde, alkateak ezinbestekotzat jotzen du Udala eta ikastetxeen arteko informazio emari zuzena eta argia. Ikasturteak luze joko baitu, eta pandemiaren baitan, premiak sor daitezke, eta ziur gora-beherak emango direla.

Eta greba egunarekin jarraituz, Toki Alai eta Txingudi Ikastolan grebarekin bat egin dute, irakasleen %60tik gorako jarraipenarekin. Eta Dunboa ikastetxean, aldiz, %100ekoa izan da jarraipena. 400 ikasle ingururekin, beste eskoletan bezala, zalantza handiekin hasi dute ikasturtea.

Julen Urkia, bertako irakaslearekin mintzatu gara goizean goizeko saioan. Entzungai dituzue bere esanak eta baita Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkatearenak ere


Azken berriak

Euskal presoen alde kilometroak egitera deitu du Bidasoko Sare Herritarrak

Hondarribiko udal gobernu jeltzaleak 24,6M€-ko udal aurrekontu proposamena egin du 2021erako

Zer diote EAJ eta EHBilduk udal koalizio berriaz?

Hendaiako EPTA FRANCE enpresak 76 lanpostu berri sortuko ditu

Ttopara kultur elkarteak "Jaiotzen Ibilbidea" antolatu du Hondarribiko Udala eta Gipuzkoako Belenista Elkartearekin

Hezkuntza Plazara lelopean, hezkuntza publiko eta duinaren aldeko aldarria Euskal Herriko kaleetara plazaratuko dute abenduaren 19an

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika