Podcast

(2020-01-15 13:49:53)

Hondarribiko Udalak Alde Zaharraren etorkizun urbanistikoa zehaztuko duen Plan Bereziaren baitan, herritarren iritziak biltzeari ekingo dio gaur

Azken hilabetean Arma Plazan egindako erakusketaren ondotik, eta hirigune historikoaren diagnostikoa egin eta gero, herri osoko bizilagunek izango dute gaur informatu eta iritzia emateko aukera.

Txomin Sagarzazu alkateak esplikatu duenez, Alde Zaharreko Plan Bereziak, hiru plan estrategiko aintzat hartuko ditu. Hirigune Historikoa birgaitzeko Plan Berezia, Harresien Plan Zuzentzailea eta Arbolatuaren Plan Zuzentzailea. Hirigintzaren ikuspuntutik, etorkizuneko Hirigune Historikoa nolakoa izango den zehaztuko duen dokumentu bat lortzeko helburuarekin.

Herritarren iritziak biltzeko, gaur arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, 'Hirigune historikoaren errealitatea’ izeneko tailerra eta bisita gidatua antolatu dute. Baina irekia izanik ere, aldez aurretik izena eman beharra zegoen, www.hondarribia.eus atarian.

Abotsanitzen ustetan, Alde Zaharraren etorkizuna baldintzatuko duen prozesua izanik, herritarren parte hartzea sustatzeko ez da erraztasunik eman, diotenez, ez da aski informazioa eman eta deialdia ere ez da behar haina hedatu.

Herritarren partehartzerik gabe, Alde Zaharraren etorkizuna teknikoen irizpideen esku soilik geratuko dela ohartarazi du Abotsanitzek.

Azken aukera duzute beraz, hondarribia.eus Udalaren webgunean tailer hontan izena emateko. Eta larunbatean, "Alde Zaharraren gaineko beste begirada bat" izeneko bisita parte-hartzailea proposatzen dute. Otsaila bitartean beste zenbait deialdi egingo dituzte Alde Zaharreko Plan Berezia zehazteko.

Baina kalean eztabaida edota ezustekorik sor ditzazkeen zenbait eraikinen gainean eragina izango du Plan Bereziak, hirigintza antolamenduaren aldertik. Izan ere, orain deus erabakita ez badago ere, harresiaren baitan, Olagarroren eraikina batetik, edo Mouriscot eraikina bestetik, eraistea aurreikusten baita.

Txomin Sagarzazu alkateak eta Igor Enpara Abotsanitz oposizio taldekoak entzungai

Azken berriak

Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

14 egunez esperoan

Gizarte segurantzaren bulegoan eguneroko arreta eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian eskualdean.

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika