hondarribiko udalaren bi inbertsio garrantzitsuena
hondarribiko udalaren bi inbertsio garrantzitsuena
02 may, 2012
Hondarribiko udalaren bi inbertsio garrantzitsuenak
Bien bitartean, Hondarribiko Udalak aurten egingo dituen bi inbertsio garrantzitsuenak onartu egin ditu. Gabarrari kalearen berrantolaketa batetik, eta Portua auzoko berhiritartze lanen hirugarren fasea bestetik. Portuko berritzearen lehen fasean Almirante Alonso eta inguruko kaleak berritu zituzten, eta une hauetan bere azken txanpan dauden Bernat Etxepare eta Matxin de Artzu kaleen berritzeen ondotik, Itsas Argi eta Zuloaga kaleen berritzea egingo dute. Horretarako, 3 milioi eta 400.000 euro inguruko inbertsio bideratuko dute.
Hala, Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak lurrazpiko saneamendu sarea berritzeko milioi bat bere gain hartuko badu, Udalak bi kale hauek aurreko bi faseetan jarraitu dituen irizpide beretan berritzeko ardura hartuko duela iragarri du Aitor Kerejetak.
Beraz, oinezkoei lehentasuna emanez, Itsas Argi kaleko espaloiak gutxienez bi metroko zabalera izango dute. Baina berezitasun nagusia, entzun duzute, Zuloaga kaleko elementu guztiak altuera berean ezarriko dituztela. Espaloiak, aparkalekuak zein errepidea ere. Zentzu honetan, etorkizun batean Portua auzoa peatonalizatzeko erabakia hartuko balitz, gauzak erraztu nahi ditu Udalak batetik, eta bien bitartean, herriko kalerik komertzialena dela aintzat hartuta, jaietan eta egun berezietan, aisialdi gune gisa baliatzeko, trafikoarentzat itxi eta oinezkoen kalea bilakatzea ahalbidetu nahi dute.
Bestalde, Gabarrari kalea berritzeko erabakia hartu du udalbatzak. Aitor Kerejeta alkateak onartu duenez, bizilagunek aspaldidanik eskatu duten arren, atzeratzen joan den proiektua da honakoa.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek