Podcast

hondartza denboraldia abiatu da

Hondartza denboraldia abiatu da

Gaur abiatzen da ofizialki hondartza denboraldia. Hondarribian hondartzako instalakuntza guztiak prest dira. Iaz Hondarribiko Udalak bandera urdina eta berdea jaso zituen, hondartzaren kalitate eta ingurumenari buruzko kudeaketa onen erakusgarri. Eta aurten, goi maila hori mantentzeko, Udalak 202.900 eurokoa aurrekontua bideratuko du hiru hilabetez hondartza zabalik mantentzeko. Hondarribiko hondartzaren azalera 80.000 metro karratukoa da, eta hondartzaren garbiketa Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du, horretarako beste 260.000 euro bideratuko ditu aurten. Iaz esaterako, hondartzako erabiltzaileek bertan utzitako 84 tona zabor bildu zuten. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak dena egon behar den moduan egoteko ahaleginak handiak direla gogoratu nahi izan du, eta zerbitzu guztiak gaurdanik erabilgarri daudela dio. Horiek hala, gogoratu besterik ez, Gurutze Gorriaren sorospen eta zaintza zerbitzua ekainean eta irailean goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etarakoa izango dela, eta uztaila eta abuztuan 10:30etik iluntzeko 20:00etara. Bestalde, hondartzako instalakuntzei dagokienez, bertan dauden 12 komunak goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara, eta aldagelak goizeko 10:00etatik aurrera zabalik egongo dira. Azkenik, eta hondartza sasoia gaur abiatzen dela kontuan hartuta, Hondarribiok Udalak gogoratu nahi izan du ere, gaurdanik Foru kalean eta futbol zelaia eta Hondartza Kiroldegiaren atzeko eremuan TAO sistema martxan egongo dela, egunero goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara. Era berean, Foru kalean erroldatuak daudenek bertan aparkatzeko txartela eskatu ahal izango dute 20 euroren truke. Gainontzeko hondartzako aparkalekuetan, aldiz, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika