Berria egunkariko estilo liburuaren arduraduna da Irene Arrarats. Euskal Herriko egunkari euskaldun bakarra izanik, asko eta luze gogoetatua dute bertan hizkuntzaren erabilera egokiaren inguruan. Milesker Irene gure galderak erantzuteagatik eta pistak ere emateagatik!
Kattalin Miner, Eihera eraldaketa feminista eta LGTBI prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatibaren sortzaile eta kide da. Horrez gainera, esperientzia zabala du indarkeria matxista eta komunikazioaren alorrean. Bere ikuspuntua galdetu diogu, eta ederki erantzun ditu gure galderak.