Podcast

Indarkeria matxistaren biktimak lagunduz ospatuko du Gaurko Andreak elkarteak bere 15. urtemuga

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko presidenta


Indarkeria matxistaren biktimak lagunduz ospatuko du Gaurko Andreak elkarteak bere 15. urtemuga

Berdintasunaren aldeko elkarteak familia osoarentzat jarduerak eta azoka solidarioa antolatu ditu Kale Nagusian, larunbatean 11:00etatik 20:00etara. Bildutako dirua indarkeria matxistaren biktimen aholkularitza juridiko eta psikologikoa ordainduko dute.

Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkartea duela 15 urte eratu zutenez geroztik, indarkeria matxistaren biktimak laguntzen, Irungo ikastetxeetan berdintasun tailerrak eskaintzen eta emakumeen ahalduntzeko ikastaro, hitzaldi eta jardunaldiak antolatu ohi dituzte. Eta Irene Kastezubi elkarteko presidentak aitortzen duenez, “urteotan urrats handiak eman badira ere, oraindik ere indarkeria matxistaren biktima askok ez dute administrazioaren babes nahikorik laguntza juridiko eta psikologikoaren arloan”. Hori dela eta, elkartearen urtemuga ospakizuna behar hori ahal den neurrian arintzeko helburuarekin antolatu dute.

Horiek hala, emakumeen ahalduntzeko antolatu ohi dituzten yoga, biodantza, mindfullness eta bestelako ikastaroetan 4 eurotan parte hartzeko aukera emango dute Irungo Kale Nagusian larunbata honetan. Eta Bidasoko artisauen eskutik, bigarren eskuko azoka ere izango da egun osoan zehar, helburu solidario batekin. Kastezubik aipatu digunez, elkartean bertan artatzen dituzten genero indakeriaren biktimen beharrak ondo ezagutzen dituzte. Eta “kalitatezko aholkularitza juridiko eta psikologikoa” jaso dezaten bideratuko dute lortutako dirua.

Ekimen guztiak, Irungo Foru karrika eta Kale Nagusiaren arteko eskinan egingo dituzte 11:00etatik 20:00etara. Eta iragarri dutenez, ludoteka zerbitzua ere izango da haurrak dituzten familientzat. Donostiako ospitalean minbizia duten haurrekin aritu ohi den emakume clown bat izango da bertan. 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika