Podcast

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak (2021-09-21 12:47:57)

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

‘Gurasoekin’ eta ‘Gazteekin’ programak antolatu ditu Irungo Udal Gizarte Zerbitzuak 26. Urtez. Gurasoenean, 10etik 9 partehartzaile emakumeak izan ohi dira. “Ama diren horiek seme-alaben heziketan eta haiekin harremanetan gauzak ondo egin nahi izateaz gain, esperientziak partekatu eta ikasteko interesa gehiago adierazi ohi dute”, edo horretarako ardura haiek hartzen dute gehienbat antolatzaileen arabera. Baina “aita diren horiek asko dute ekartzeko eta ikasteko ere”. Izan ere, seme-alabak ez dira instrukzio gida-liburu batekin mundura sortzen. Eta “jaioberritatik etxeko kabia uzten duten arte”, prozesu luze bat ematen da, “adinaren araberako fase eta behar desberdinekin”.

Hala, guraso horiei laguntzeko ‘guraso eskola’ moduko lan taldeak proposatzen ditu Udalak zazpi psikologaz osatutako eskarmentu handiko terapeuta talde batekin. Eta Gazteekin programan, aldiz, gazte-nerabeei bizitzaren trebetasunetan laguntzeko tailer eta babes-lantaldeak osatuko dituzte Palmera Montero gunean antolatutako saioetan. “Sentimenduak eta emozioak ezagutzen eta kontrolatzen, komunikazioa hobetzen edota harreman pertsonalen eta arazoen ebazpenetan trebetasunak” landuko dituztela esplikatu digu tailerren eramailea den Andrea Aranguren psikologak.

Aurtengo nobedadeen artean, Gurasoak programan 25 urtez azpiko guraso direnentzako lantalde berezia izango da. Gainerakoetan seme-alaben adinaren araberakoak antolatzen dituzte.

Gazteekin programan izena emateko ere, urriaren 15ean itxiko dute epea. Doakoak dira, eta 010 telefonora edo SAC-HAZ elektronikoaren bitartez apunta daiteke. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika