Podcast

Ipar Kontrol: inspekzio teknikoan gidaria autoa bezain garrantzitsua denean (2021-09-14 13:57:23)

Ipar Kontrol: inspekzio teknikoan gidaria autoa bezain garrantzitsua denean

Autoa behar baldintzetan eramatea legeak markatzen du. Aldiz, bi errealitate elkarbizi dira Bidasoa eskualdeko bideetan. Irun eta Hondarribiko gidariek Tuv Rheiland multinazioanalak kudeatutako Irungo zein Doneztebeko ITV zentroetan pasa ohi dituzte beren autoen inspekzio teknikoak legeak agindutako epeetan. Hendaia, Biriatu eta Urruña-Pausuko gidariek, aldiz, Dekra enpresa kate handien eskukoetan pasa beharra zuten orain arte.

Baina alternatiba sozialago bat bada orain. 2020ko abenduan, pandemiaren atarian ateak zabaldu zituen Ipar Kontrol enpresak autoen inspekzio teknikoaren kontzeptu berria ekarri baitu. Biriatun kokatua, Bidasoa ibaiaren bazterrean eta autopista sarbidearen aldamenean, Francois Valerio eta Maite Apezetxearen inspekzio teknikorako gune berria, familiarra da. Eta ongi dakite, autoa baino, gidaria dela bezeroa. Hala, autoarekin lan egiteko punta-puntako teknologia baliatzearekin batera, bezeroak atseden har dezan egongela bat egokitu dute, kafea, eguneko prentsa bi hizkuntzetan, telebista… eta behar izanez gero, ordezko auto bat ere erabiltzeko aukera dago.

Hortaz gain, enpresa-kate handi baten menpe ez direnez, irabazien parte bat elkarte proiektuetarako bideratzen dute, eta Euskal Moneta Elkartearekin bat egin dute, euskoetan ordaindu daitekeelarik.

Hitzordua hartzeko, interneten, Ipar Kontrol bilatu besterik ez duzute egin behar. www.moncontroletechnique-lpd.fr 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika