Podcast

Irailaren 30ean Txingudi bailara korrika zeharkatzeko dena prest

Adur Amilibia, Bidasoa Atletiko Taldeko kidea


Irailaren 30ean Txingudi bailara korrika zeharkatzeko dena prest

Txingudi Korrika herri-lasterketa aurkeztu berri du Bidasoa Atletiko Taldeak. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta eskualdeko hainbat enrpesa eta eragileren babesari esker antolatuta, mugaz gaindiko lasterketa aintzindariak bere 24garrena izango du.

Urtero bezala, Hendaiako Bidasoko Ordokitik,( Tribordeko esplanada) abiatu eta Hendaia eta Irun osoa zeharkatuz, Hondarribiko kiroldegiaren pistan izango du helmuga. Joan den urteaz geroztik 10K ibilbide homologatua du lasterketak, eta horrek marka hobetzeko eta aintzat hartua izan dadin helburu duten lasterkariak erakarriko dituelakoan dira antolatzaileak. Horren haritik, aurten ere erbiak izango dira marka egin nahi duenarentzat. 35 minutukoa azkarrena eta ordubeteko erreferentzia duena motelena.

Gogoan hartu, bestalde, Txingudi Korrika Txikia ere ospatuko dela goizean Laboral Kutxak babestuta. Goizeko 10:00etan hasiko dira adinaren araberako kategoria desberdinetako haurrekin Stadium Gal inguruan.

Izena emateko kirolprobak.com plataforman egin daiteke, lasterketa egunaren aurretik 15 eurotan.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika