Podcast

Irakaskuntza elebiduna eztabaidagai izango dute Hendaia Euskaraz-eko mahainguruan

Itziar Aizpuru, Hendaiako herriko etxeko hautetsia


Irakaskuntza elebiduna eztabaidagai izango dute Hendaia Euskaraz-eko mahainguruan

‘Irakaskuntza elebiduna: ibilbide bat’ izenburupean mahaingurua antolatu dute Gaztelu aretoan, martxoaren 15ean 15:00etan. Hezkuntza nazionalaren, irakasleen eta gurasoen ordezkariek parte hartuko dute, eta Eneko Gorri, Plazara kooperatibako kideak moderatuko du.

Hendaian Euskaraz hilabetearen 14. ekitaldia abian da. Hilabete osoan zehar, hitzaldiak, mahainguruak, ikastaroak, bisita gidatuak, antzerki eta zine emanaldia… orotara 18 jarduera baino gehiago proposatuko dituzte. Ostirala honetan Erramun Martikorenaren kantaldia izango da Gaztelu aretoan 20:30an. Eta igandean (martxoak 12) ‘Papogorri’ ipuin musikala Mendi Zolan kulturgunean. Baina hausnarketarako beta ere emango du programak. Urtero bezala euskarak Hendaian duen problematikaren erpinetako bat lantzeko mahaingurua antolatu baitute.

Oraingo honetan, “Irakaskuntza elebiduna: ibilbide bat” izenburupean mahaingurua antolatu dute Hendaiako herriko etxeak eta Euskararen Erakunde Publikoak. Itziar Aizpuru, Hendaiako hautetsiak azaldu digunez, Hendaian Seaskako ikastolak, Ikasbiko eskola elebidunak edota frantsesez irakasten duten eskola publikoak uztartzen dira. Hala, hezkuntza nazionalaren, irakasleen eta gurasoen ordezkariek parte hartuko dute mahainguruan. Eta Eneko Gorri, Plazara kooperatibako kideak eztabaidaren moderatzaile lanak egingo ditu. Mahaingurua, asteazkenean (martxoak 15) arratsaldeko 15.00etan GAZTELU aretoan iraganen da.

Gainerakoan Hendaia Euskaraz hilabetearen harira antolatu dituzten beste hitzorduen inguruko informazioa: hendaye.fr webgunean aurkituko dituzue. 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika