Podcast

irakurraldi publikoa hendaiako mediatekan

irakurraldi publikoa hendaiako mediatekan

Irakurraldi Publikoa Hendaiako Mediatekan

Kultur arloan, aldiz, Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteak Irakurraldi Publikoaren hirugarren ekitaldia proposatzen du ekainaren 13an 14 :00etatik 20:00etara. Hendaiako Mediatekan eginen dute. Euren helburua hastapenetik euskarazko irakur zaletasuna bultzatzea izan da. Aurreko bi ekitaldietan euskal mitologia eta animaliei buruzko euskal kondairak hautatu zituzten bitartean, aurten adin guzietarako egokia den Hasier Etxeberriaren "Inesaren Balada" liburu osoaren irakurketa publikoa egitea proposatzen dute. Iazko ekitaldian 76 lagunek parte hartu zuten irakurketa honetan. Eta badirudi sendotzen doan ekintza dela, izan ere, aurten lekurik gabe geratu dira, 85 bat lagunek izena eman baitute. jende ezagun eta ezezaguna, adin eta arlo guzietako jendea bildu dute, lekurik gabe geratzeraino. Miren Intxausti, Akelarre elkarteko kidea. Hala irakurtzeko prest dagoen jenderik falta ez zaie. Baina irakurraldi publikora hurbilduko diren entzuleak galdegiten dituzte. Horren karietara, aurten hainbat berrikuntza proposatzen dituztela azaldu digu Gema Elorriaga antolatzaileak. Irakurraldi Publikoa, Hendaiako Mediatekan izanen da ekainaren 13an 14:00etatik goiti, baina Internet bidez, Hendaiako Herriko Etxeko zein Akelarre elkartearen webgunean zuzenean jarraitu daiteke.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika