Irun Iruten euskara Elkarteak “Irakurri, gozatu eta oparitu” egitasmo berriaren aurkezpena egingo du bihar Irunen. Funtsean, Irungo Udalarekin elkarlanean eta Udal Liburutegiaren, Oskarbi eta Elkar liburudenden laguntzari esker martxan jarriko duten euskarazko irakurtzaletasuna bultzatzeko ekimen berri bat da.
Bi hilabeteko kanpaina martxan jarriko dute, hiru urratsetan oinarrituta. Udal Liburutegiko liburu bat maileguan eskatu eta euskaraz irakurtzea, liburua irakurritakoan fitxa bat betetzea eta horren truke jasoko dugun txartel bati esker, hirugarren eta azken urratsa, irakurritako liburua norbaiti oparitzea edo guretzat beste bat erostea. Izan ere, Udal Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago erosi ahali zango da Oskarbi eta Elkar dendetan, eta Irun Iruten elkarteko kidea direnek, %50eko deskontua izango dute.
Kanpaina ekaina bitartean indarrean egongo da, eta Topagunea euskara elkarteen federazioaren bidez, Irunen bezala beste 14 herritan ere martxan jarriko dute.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek