Bidasoaldeko Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba alderdiek bizi dugun egoera sozio-ekonomikoaren aurrean, eraldaketa soziala eta burujabetzan oinarritutako alternatiba dagoela erakusteko, dinamika berri bat aurkeztu zuten atzo Irunen. Bidasoko eskualdean erronka ekonomikoei eta herritarren beharrei erantzuten dien plan sozio-ekonomiko berria gizarteratzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen asteetarako.
Aurrenekoa datorren asteartean, hilaren 15ean arratsaldeko 19:30etan izango da. "IRTENBIDEA BADAGO!" izeneko hitzaldia antolatu baitute Amaia Kultur Zentroan. Nolanahi ere, atzokoan herri berri baten eraketan kontuan hartuko dituzten zutabeak nabarmendu zituzten. Ibai Labaien
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek