Irun, Bidasoaldeko hiria, Gipuzkoako bigarrena da. Hiria zentzu guztietan: Jatorri aniztasuna, desberdintasun ekonomiko nabariak, dentsitatea eta sormena lurralde zati txikian pilaturik.
Azken mende erdian, hiriaren egitura espazial propioaren gainean, eta jatorri zein klase aniztasunak zeharkaturik, auzo gune ezberdinak sortu ditugu irundarrok. Pio XII, San Miguel, Larreaundi, Katea zein Behobia, egunerokoan bereizi ditzakegun “lekuak” dira. Lekuak zentzu espazial baina baita antropologikoan ere: identitateak sortzen dituzte, hirian gure gune ezagun dira, bertako jaiak elkarrekin ospatzeko tarte. Auzoak babes gune izan daitezke horrela lantzen badira, elkar bizitza komunitarioa indartzeko eskala.
Egun irunen 19 auzo desberdindu ditzakegu eta bertan lan egiten duten 19 auzo elkarte. Elkar harremanerako Oiaso federazioa ere aipagarria. Hau, gure hiriak duen ondare aktibo garrantzitsua da. Denok dugu honen kontzientzia baina... Ber-pentsatu daitezke auzoak, auzo elkarte eta auzo-gintza Irun hobetzeko? Hobetu dezakegu gure hiriaren gobernantza auzoei pisu gehiago emanez?
Erantzun baikor baten bidean, horiexek dira, “Irun auzoetatik hobetzen” lana gidatzen dituzten galderak