Podcast

Irun jasangarriago, erosoago eta berdeago baten alde adostasunetik egiteko deia luzatu du EAJk (2021-05-06 13:36:35)

Irun jasangarriago, erosoago eta berdeago baten alde adostasunetik egiteko deia luzatu du EAJk

Heldu den astelehenean Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea bilduko da lehen aldiz. Aldaketa klimatikoari aurregiteko, besteak beste, mugikortasun jasangarrirako plana izango dute hizpide lehendabiziko hitzordu horretan. Eta garai bateko Mugikortasun Mahaia ordezkatuko duen batzorde horren baitan, udal ordezkari politikoak, teknikoak eta hamar bat herri eragilek parte hartuko duten prozesu partehartzailea abiatuko dute.

EAJ udal taldea ekarpen eraikigarriak egiteko prest agertu da, eta betiere iritziak partekatu eta denen ekarpenarekin aberastuko den etorkizuneko hiri mugikortasun jasangarriago bat adosteko aukera dagoela nabarmendu du.

Proposamen zehatzak ere egin dituzte jeltzaleek. Oinezkoentzat hiri-ardatzak osatze aldera, Gain Gainean parkea Larretxipi kalearekin lotura, edota Colon ibilbidean eta Nafarroa hiribidean bidegorria besteak beste. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika