Podcast

Irun okupatzera dator Jaion indarberritua

Alaine Aranburu, gazte asanbladako kidea


Irun okupatzera dator Jaion indarberritua

Irungo Lakaxita gaztetxeak egindako ibilbide luzearen irudiko dugu Jaion, besta-kontzertu ibiltaria. Egungo gazte asanbladako kideek beraiek zalantzan dira, ea zenbat urte diren garai bateko gazteek Lakaxita okupatu zutela. Baina Jaion kontzertu ibiltariaren bukaeran okupatu zuten gaztetxea. Hori segur. Eta orduz geroztik, "kaleen erabilera publikoa aldarrikatzeko eta gazteok beharrezkoak ditugun espazio propioak exigitzeko” urtero antolatu izan dute martxoan (2017an geldialdia eta pandemiak zapuztutakoak kenduta). Oraingo honetan maiatzan izango da, pandemiaren ondorioz ezin izan dutelako lehenago proposatu.

Hala, aurten gaztetxea odol eta arnasberritu ondoan, maiatzaren 28an Jaion besta ospatuko dute. Izan ere, pandemiak eragindako etenaldia behin gaindituta, eta negu honetan zenbait lapurreta jasan eta gero, Lakaxita lehendabiziko Jaion besta ibiltariarekin okupatu zutela aurki 20 urte betetzen dira "urte bat gora, urte bat behera" dio Alainek, gazte asanbladako kideak.

Maiatzaren 20ean motorrak berotzeko hitzordua antolatu dute. Psilocybe elkartearekin lankidetzan, Pinpilinpussy taldea eta Bastidako Quartz taldearen kontzertua izango da 22:00etatik aurrera, sarrerak 7 eurotan.

Jaion bestari dagokionez, aldiz, maiatzaren 28an Urdanibia plazatik abiatuko da 17:00etan. Eta kontzertu ibiltaria Lakaxitan bururatuko da, The Ingles, Peedoh, Skasti, Apaga y Vamonos, Bongho Krapul, Dj Don Loode eta Dj Aliño & Grazia & Urssularen emanaldiekin.

Xehetasunak Alaine Aranburuk eman dizkigu. 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika