Podcast

Irungo dibertsitatea kohesionatzeko eta adinekoen beharrak asetzeko plan estrategikoa eskatzen du EAJk

Lander Ugartemendia, hautetsi jeltzalea


Irungo dibertsitatea kohesionatzeko eta adinekoen beharrak asetzeko plan estrategikoa eskatzen du EAJk

Irungo EAJ udal taldea pozik azaldu da maiatzaren 27ko kreditu aldaketarako udalbatzan adostutako diru partida eta proiektuekin. Baina ez dira konformatzen. Eta hiriak dituen premia nagusien artean, "sozialki kohesioa" lortzeko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiko bat osatzea dute begiz jota. Jeltzaleek diotenez, biztanleriaren errealitateari erreparatzen badiogu: 65 urtetik gorako 17.178 pertsona daude Irunen, eta atzerrian jaiotako 9.589 pertsona daude. "Gure hiriak zer behar duen erakusten diguten datuak dira hauek", Lander Ugartemendia hautetsi jeltzalearen arabera.

Hala eta guztiz ere, kreditu aldaketaren baitan, udal gobernuarekin adostu eta lortutakoaren balorazio baikorra egin dute "Irungo herritarren bizi baldintzak hobetzeko bidean aurrerapausoa" direlako. Besteak beste, Amaia KZren irisgarritasuna hobetzea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, material berriak lortzea auzoetako adinekoentzako zentro eta lokaletarako, hirian boluntariotza sustatzeko kanpaina bat egitea, eta 2030 Agenda eta GJHak zabaltzea eta gizarteratzea adostu baitute.

Nolanahi ere, jeltzaleen "ipar-orratz izaten jarraituko dute Irunen bizitzeko eta lan egiteko aukera gehiago sortzera bideratutako ekimenak". Hala, oraingoan lortutakoaz gain, beste hainbat ekimen ere mahai gaineratu ditugu mandatu honen joan etorrian, esaterako; Gizarte Zerbitzuak deszentralizatzea, Lucas de Berroa kaleko eraikinaren erabilera egokitzea, gure hiriko eta gure auzoetako gizarte premiak aztertzea, adinekoentzako laguntza zerbitzu bat sortzea, cohousing proiektua, Luis Mariano Gizarte Gunean hobekuntzak egitea, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuan hobetzeko ideiak, migrazioen arloko langile teknikoaren lanpostu berri bat sortzea, Irunerako kultura planari ekitea, etab.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika