Podcast

Irungo Harrera Sareak lagundutako migranteen %5,5a kale gorrian utzi zuen Gurutze Gorriak 2021ean (2022-01-04 15:40:58)

Josune Mendigutxia, Irungo Harrera Sareko bolondresa


Irungo Harrera Sareak lagundutako migranteen %5,5a kale gorrian utzi zuen Gurutze Gorriak 2021ean

Iazko bilana plazaratu berri du Irungo Harrera Sareak. Eskualdea zeharkatzen duten trantsitozko etorkinen kopurua euren harrera gunetik pasatzen denaren bikoitza izan daitekeela jakinda ere, 2021ean, orotara 4.601 migranteri harrera egin diete Harrera Sareko bolondresek. Irailaz geroztik migranteen profila aldatu egin dela kontuan hartuta, horietatik 706 emakume eta 139 haur izan direla nabarmendu dute. Eta horietatik ere, 1.223k herritarrek dohaintzan emandako arropetaz baliatu dira hotz eta euriaz babesteko.

Gau Txorietan, aldiz, 4.009 pertsona lagundu dituzte Eusko Jaurlaritzak unean-unean aktibatutako dispositoboetara. Kasu honetan, Hilanderas kalean Gurutze Gorriak kudeatzen duen Arretxe Gainako aterpetxean 222 lagun kale gorrian utzi dituztela salatu du Harrera Sareak. Urtean zehar hainbatetan ohartarazi dute administrazioak agindutako irizpideak ez betetzeagatik astero zenbait lagun kalean uzten zituztela. «Bolondresak garenon etxeetan, oihal-dendetan edota pentsio bat ordainduta bilatu izan dugu alternatiba» dio Josune Mendigutxiak. Baina sareko kidea kexu da «Eusko Jaurlaritzak saltzen duen harrera duina eta integrala ez delako bermatzen».

Zentzu honetan, iaz kale gorrian utziriko 222 lagun horietatik, 88 adin txikikoak ziren, eta 10 haurdun ziren emakume gazteak. Harrera Sareak tren geltokian edota hiriko kaleetan noraezean topatutako migrante guztien %5,5a erakundeek kale gorrian babesgabetasun egoeran utzi dituztela azpimarratu dute.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika