Podcast

Irungo Mendizaleak elkarteak Bortziriko Itzulia proiektu berria aurkeztu du (2022-01-07 16:15:00)

Irungo Mendizaleak elkarteko Mamen eta Javier kideekin mintzatu gara


Irungo Mendizaleak elkarteak Bortziriko Itzulia proiektu berria aurkeztu du

Irungo Mendizale taldeak Bortziri Itzulia izeneko proiektu berri bati ekingo dio larunbat honetan. Bortziriko herriak zeharkatzen dituzten zortzi etapa antolatu dituzte eta 2022ko prest dituzten irteeren artean kokatuak daude ibilaldi hauek. Lehendabizikoa asteburu honetan izango da, urtarrilak 8an. Endarlatsan hasi eta Ibardindik igarota, Berara ailegatuko dira mendizaleak, 13,6 kilometroko mendi buelta eman ondoren. 

Hauek izango dira beste zazpi etapak:

Urtarrilak 29: Ibardin-Lizuñaga-Bera, 13,2/18,8 km

Otsailak 12: Lizuñaga-Urtsumi-Etxalar, 20 km

Otsailak 26: Urtsumiatsa-Berrizaun, 24,4 km

Martxoak 19: Berrizaun-Igantzi-Lesaka, 19,7 km

Apirilak 2: Arantza-Mendieder-Arantza, 19,1 km

Uztailak 2: Arantza-Izu-Bianditz-Aritxulegi, 17,1 km

Urriak 29: Aritxulegi-Endarlatsa-Alkaiaga, 15,5 km

Informazio gehiago eskuratzeko edo irteeretan parte hartzeko, www.irungomendizaleak.com webgunean sartu edota 943 63 14 84 telefonora deitu.

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika