Podcast

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Miren Etxebeste, Irungo Udaleko Berdintasun ordezkaria


Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Elkarrekin Podemos-Ezker Batuak jai inklusiboen aldeko konpromisoa berretsi nahi izan du azken orduetan. Eta San Martzial egunaren ataria gauden honetan, Irungo historian lehen aldiz Berdintasun ordezkariak, Miren Etxebeste zinegotziak hiriko bandera Alarde Parekideko Bidasoa konpainiari emango diola jakinarazi dute.

Bien bitartean, gobernu koalizioa osatu izanagatik ere, Jose Antonio Santano alkateak (PSE) ez du oraindik harrera egingo duenik esan. Ekainaren 17an egin zituen bere azken adierazpenak horri buruz galdezkatua, eta "gero gerokoak" erantzun zuen "bizikidetza eta errespetua" eskatuz.

Horren aurrean, gobernukide dituen Elkarrekin Podemos-Ezker Batuak alkateari aurrerapauso bat eman dezala eskatu diote berriz ere, alarde parekideari harrera egin diezaion. Baita udalbatzako gainerako ordezkari guztiei ere "berdintasunaren eta demokraziaren" izenean. Gobernu koalizio kideen arabera, "une egokia da, Udalak alkatea buru duela, jaien etorkizunerako oso garrantzitsuak izan daitezkeen keinuak egiteko erabakia har dezan".

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika