Podcast

Isilpeko historia azalerazteko, Hendaiako Ondarearen Jardunaldiak mugazgaindikoak dira aurten

Itziar Aizpuru, Hendaiako hautetsia


Isilpeko historia azalerazteko, Hendaiako Ondarearen Jardunaldiak mugazgaindikoak dira aurten

Hendaian Pierre Lotiren figurari buruzko bisita gidatu eta erakusketekin batera, Irunera zabalduko dute asteburuko programazioa. Aurten, Avenida Zubiko Irungo aduana eraikina zenekora ez ohiko bisitak proposatuko dituzte.

Heldu den asteburuan Hendaiak Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu 39. urtez. Berez, 40 urte dira frantses estatuko udalerri gehienetan hau ospatzen hasi zirela, historia eta kultura ondarea balioan jarri nahian. Europako hainbat herrialdetara zabaldu den honetan, aurtengoa mugazgaindikoa izango da. Hendaiako herriko etxearen ekimenez, Avenida Zubiaren Irungo aldean dagoen Bidasoko Interpretazio Zentrora ez ohiko bisitak proposatuko baititu Bidasoa-Txingudi Partzuergoak. Irailaren 15ean (ostirala), 16an (larunbata) eta 17an (igandea), 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.

Itziar Aizpuru Hendaiako hautetsiak Irungo Udalak Avenida Zubi historikoa eta aduana eraikina zaharberritu eta balioan jartzeko egindako ahalegina goraipatu du. Eta Hendaiako historiari lotua egoteaz gain, gaur egun Bidasoko Padura eta Done Jakue Bidearen interpretazio gune erreferentziala bilakatu dela.

Miguel Angel Paez Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidenteak nabarmendu duenez, “eskualdeko historia isilaren lekuko izan da zubia eta aduana zaharraren eraikina, gudu zibila eta bi mundu gerlaren lekuko izan baita”. Eta mugazgaindiko harremanetan berebiziko garrantzia izan du Irun eta Hendaia lotuz. 50. hamarkada arte, Irun-Hendaia arteko pasabide bakarra izan baitzen oinezko zein ibilgailuentzako ere. Gaur egun Done Jakue Bidearen Kostaldeko erreferentzia puntua da erromesentzako, baita ere Europako 32 herrialde zeharkatzen dituzten 19 ibilbide dituen Eurovelo bizikleta sarearen informazio gune.

Itziar Aizpuruk oroitarazi du, era berean, gaur egun migratzaileei frantses estatuak ezarritako kontrol eta mugen lekuko dela. Eta beste behin ere, Avenida Zubiko hesiak kentzeko beharra aldarrikatu du.

Aipatutako ekimen honekin batera, Hendaiako herriak Pierre Lotiren heriotzaren mendeurrenean, Asporotsttipi Erlaitzako Interpretazio Zentroan honi buruzko erakusketa, eta Kaneta Portu aldamenean dagoen haren etxera bisita gidatuak ere antolatu dituzte asteburu honetarako. 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika