08 mar, 2022
Aste honetan Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak, itsas-hondoetako irudi ikusgarriak eta kutsaduraren arazoa ezagutzeko aukera emango du Hondarribian. Aurtengoan dokumentalak ikusteaz gain, argazki erakusketa (martxoak 9tik aurrera Arma Plazan) eta haurrak sentsibilizatzeko eskolartekoei zuzendutako proiekzioak ere eskainiko dituzte martxoaren 10ean. Kalixa Silanes, Kultura zinegotziak nabarmendu duenez, pandemia ondotik berreskuratzen dute itsaspeko zinemaldiaren 13. edizioa, klima aldaketa oso gogoan hartuta.
David Sanchez, zinemaldiko arduradunak aipatu duenez, aurten itsasoen errealitatea ezagutara emateko helburua dute, "ezagutzen ez dena, ez delako errespetatzen ahal, eta are gutxiago zaindu". Hala, martxoaren 10etik 12ra, hiru egunez arratsaldeko 19:00etan, zinemaldiko hiru dokumental onenak ikusteko aukera emango dute hainbat lmaburmetraiekin batera, 30 lan orotara. "Mundu osoari itzulia emateko aukera emango du, hondoratutako itsasontziak, natura eta kutsaduraren arazoaz jabetzeko ere", argitu du Sanchezek. Haien artean, Kantauri Itsasoa ere presente egongo da ostiraleko emanaldian.