Podcast

Itsasoa Ficoban sartuko du asteburuan A Babor azoka nautikoak

Maialen Gaztañaga, Ficobako azoken arduraduna


Itsasoa Ficoban sartuko du asteburuan A Babor azoka nautikoak

Hondarribiko Kirol Kaian aurkeztu dute heldu den asteburuan (apirilaren 1etik 3ra) Ficoban ospatuko den ‘A Babor’ azoka. «Itsasoa Gara» lelopean, lehendabiziko aldia da sektore nautikoa, itsas-kirol jarduerak eta arloko turismo eskaintza biltzen duen azoka hau antolatzen dutela. Eta Ficoban bada ere, Hondarribian aurkeztu izanak logika handia duela nabarmendu du Txomin Sagarzazu alkateak. «Hondarribiak itsasoarekin duen lotura kontuan hartuta, bertako itsas-jarduera ekonomikoari bultzaldia emateko aukera paregabea» dela gaineratuz.

Maialen Gaztañaga, Ficobako azoken arduradunak esplikatu digunez, itsas jarduerari lotutako 43 enpresa izango dira azokan, turismo nautikoa, itsas-kirolak, produktu eta zerbitzuak eskaintzeko. Erakusketarien%68a gipuzkoarra bada ere, Frantziako enpresen artean interes handia piztu du (%15a), eta Madril, Bartzelona, Valentziatik ere datoz. Azokan bertan, 30 itsasontzi bertatik bertara ikusteko aukera ere emango dute.

Baina azoka bat baino gehiago da. Albaola Itsas Faktoriak edota Elcano fundazioak ere parte hartuko du Elkanoren munduaren lehen zirkunabigazioaren 500 urteak ospatzen ari diren honetan. Gainera adituen eskutik mintzaldiak ere izango dira alderdi dibulgatiboa osatzeko, jasangarritasuna eta itsasoak zaintzeko beharrari buruz, edota metereologia zein nabigazioan goi mailako adituen hitzaldiak ere. Haien artean, 35.000 milia nabigatu dituen ‘Allende los Mares’ blogaren sortzailea, Laura Gonzalvo. Aita Mari dokumentala ere proiektatuko dute. Eta egitaraua borobiltzeko haurrentzako tailerrak eta Iker Laurobaren kontzertua izango da larunbatean.

Azokara sarrera eta Ficobako aparkalekua urririk.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika