Podcast

Gonzalo Carrion, Hondarribiko Obrak eta Zerbitzuetako udal ordezkaria (2021-10-06 13:44:35)

Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzailea (2021-10-06 13:42:46)

Laida Rodriguez eta Gorka Alcantarilla, Recicla-Birziklatu elkartea (2021-10-06 13:40:28)

'ITSASOA HEMEN HASTEN DA. EZ BOTA EZER' ekimenarekin bat egin dute Irunen eta Hondarribian

Nazio Batuek ezartzen dituzten Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko bidean, sentsibilizazio ekimen honi esker, kalera jaurti ohi ditugun zigarretak, paper edota plastikozko hondakinak itsasoan bukatzea sahiestu nahi da. Kale-garbiketa zerbitzuek bildu baino lehen haizeak edo euriek eraman, eta ur-estoldetara joaten baitira. Eta parte handi bat erreka-ibaietan eta itsasoan amaitzen du. Gogoan hartuta beti, adituen arabera, itsasoratzen diren hondakinen %70a hondoratu egiten dela, eta ingurumena kutsatzen duela.

Recicla-Birziklatu elkarteak proposatutako ekimena da, eta Hondarribian jende gehien biltzen den Butroi pasealekuan, Portu auzoan, Kirol Kaian edota Alde Zaharrean aipatutako mezua “Itsasoa Hemen Hasten da. Ez bota ezer” dioten 30 plaka ezarri dituzte bide bazterretako ur estoldetan. Eta Irunen, hiriko auzo guzietan sakabanatutako 130. Txingudiko Zerbitzuakeko kudeatzaileak Leire Zubiturrek nabarmendu duenez, "kontrakoa pentsatu daitekeen arren Landetxan lurrera botatzen dugun zigarro batek itsasoan bukatu dezake ur-hodien sarea konektatua dagoelako".

Hendaian herritarren esku 

Ekimena Recicla-Birziklatu elkarteak udalei proposatutakoa izan da. Eta hauek begirunez hartu dute, baina eskualde mailan lan egiten duen ingurumen-zaintzaren aldeko elkartea izaki, Hendaiako udal aurrekontu partehartzaileetan ere ekintza hau txertatu dute. Mahaigainean diren 25 proiektuetatik, hau da bat. Eta 9 urtez goitiko hendaiar orok bozkatu dezake azaroaren 14a arte.

Gorka Alcantarilla eta Laida Rodriguezekin, elkarteko ordezkariekin hitzegin dugu. Iragarri digutenez, urriaren 24ean Bidasoa ibaia garbitzeko ekintza antolatu dute piragua eta stand up paddle delakoetan, Santiagotarraketik abiatuta. Izena emateko @recicla_birziklatu Instagram kontuan jarri zaitezkete haiekin harremanetan. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika