Podcast

200506 Tokiko Gaia ANTXETA Ekonomiaren pizgarri komertzio (2020-05-07 11:47:24)


Itxialdiaren arintzeak komertzioen eta ostatuen berridekitzea ekarriko du

Eta ez eztabaidarik gabe. Izan ere, udal talde politiko guztien artean adostutako plana bazen ere, Abotsanitz udal taldeak salatu du, adostutako laguntza plana apaldu egin duela gero Herriko Etxeak. Halere, plan honek familiak eta herriko enpresa txikiak ditu gogoan. Herrian 1.115 mikroenpresa, ostatu eta komertzio badira. Eta itxialdiak eragindako kalte ekonomikoei dirulaguntza zuzenen ondotik, deseskaladaren baitan, ekonomia berpizteko pizgarriak beharko dira. Txomin Sagarzazu alkateak iragarri duenez,m hasi dira obra txikiak egiten, normalean kanpoko enpresa handiek egin ohi dituzten inbertsio handiak, hobekuntza lan txikietara bideratuko dituztelarik ahaleginak. Herriko enpresa txikien esku.

Bestalde, ostalariek mementuko terrazak eta bere gaitasun erdian baino ezingo dituzte zabaldu astelehenetik goiti. Hauek laguntzeko, herriko etxeak terrazak handitzeko baimena eman die, espazioak segurtatuz, bezero gehiago jaso ahal izaiteko. Eta komertzioaren pizgarri gisa, 300.000 euro jarriko ditu herriko etxeak zirkulazioan, erosketa bonoen bitartez. Bestalde, Bidasoa Bizirik eta Gipuzkoako Ostalari Elkarteak ostalariek COVID 19aren protokoloei buruzko ikastaro berezia proposatu die. Itxialdiaren ondotik, maiatzaren 11an berriz ere ateak zabaldu ahalko dituzte. Baina zer nolako neurriak hartu beharko dituzten argitzeko laguntza emango diete. Ikastaroa ostegun hontan izango da, online bidezkoa. Hiru ordukoa eta bi txandatan, goizez ala atsaldez egin ahalko da, eta 150 lagunek parte hartu ahal izanen dute, ostatu bakotsetik, gehienez bi. www.hosteleriagipuzkoa.com estekaren bitartez. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika