Podcast

Jabier Martinez Ibargurenen omenez «Triki» Poteoa antolatu du Baleak elkarteak Hendaian (2021-06-23 16:11:47)

Jabier Martinez Ibargurenen omenez «Triki» Poteoa antolatu du Baleak elkarteak Hendaian

Ekainaren 6an hendaiar anitzek Triki pausatu zen Txingudiko Badian bertan omendu bazuten ere, eskualdeko ezker abertzaleko erreferente izan zenaren omenezko Triki Poteo alaia proposatzen du Baleak elkarteak ekainaren 25 honetan. Maiatzaren 27an zendu eta hainbat omenaldi egin dizkiote dagoeneko. Baleak elkarteko kide ere bazen bera, eta Triki zen moduan “giro alai eta hurbilean” eman nahi diote azken agurra.

Hileroko azken ostiralero bezala, 18:00etan euskal preso eta iheslarien aldeko elgarretaratzea deitu dute Gaztelu Zaharren. Eta 18:30etik goiti, Baleak elkartean lehen txotxa eginen dute. Ondotik trikitilariekin batera Kanetaraino joanen dira Enbata gaztetxera “gazteekin ere harreman handia zuelako Trikik”. Itzulian ariko dira bi guneen artean, Irungo Ola sagardotegiko eta Biriatuko Kamino Berri sagarnotegiko upel bana izango baitira txotxean aritzeko. Edalontzia 5 eurotan izanen da, pintxoak euro bana, eta taloak 2 eta 3 eurotan. 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika