Podcast

Jaizkibelen nahi erara hedatzen ari diren landare inbaditzaileei ezin neurri harturik (2021-03-19 15:02:22)

Jaizkibelen nahi erara hedatzen ari diren landare inbaditzaileei ezin neurri harturik

Urtero Lanbideko enplegu lagunduari esker; Itsasertza Garbiketa programan lanean aritzen den brigada, haratago joan da aurtengoan. Urtarrilaz geroztik, Hondarribian dauden 68 kilometro nekazal eta landa eremuetako bide eta ubideak garbitzeko baliatu dute aurten, 9 langile eta 2 koordinatzaileen laguntza.

Baina Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, lan hauetaz gain, bide bazterretan, eta orohar, Jaizkibel mendian zehar kontrolik gabe hedatzen ari diren landare inbaditzaileak errotik kentzeko lanetan jarri dira aurten. Bereziki, tradescancia fluminensis eta baccharis halimifolia landare inbaditzaileak garbitzeari ekin diote egunotan. 

Mendi osoa lehengoratzea ezinezkoa da. Baina biodibertsitatea arriskuan jartzen duten espezieak izanik, Gornutz auzoko eremu jakin batzuk hautatu dituzte landare hauek errotik desagertarazteko.

Nestor Uranga, brigadako arduradunarekin hitzegin dugu. Egoera “larria” dela iritzi dio koordinatzaileak, landareak asko zabadu baitira, eta Jaizkibelgo ibarralde osoak daude, landare inbaditzailez estaliak. Dirudienez, landare horiek lorategietan apaingarri gisa erabiltzen ohi dira askotan, eta txoriek edo haizeak zabaltzen dituzte. Espezie aloktonoak bilakatu beharrean, eremu naturalak inbaditu eta bertako landare zein zuhaitzen eremu ekologikoa bereganatzen dute. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika