Podcast

Jaizkibelgo landarediaren altxorrak eta mehatxuak ezagutarazteko liburuxka eta ibilaldia antolatu du Aranzadik

Anais Mitxelena, Aranzadiko Botanika arduraduna


Jaizkibelgo landarediaren altxorrak eta mehatxuak ezagutarazteko liburuxka eta ibilaldia antolatu du Aranzadik

2011tik Aranzadi Zientzia Elkarteak urtero ekintza desberdinak burutzen ditu Jaizkibeln bertako habitatak babesteko. Lan horren haritik, 'Jaizkibelgo Landareak' liburuxka argitaratu berri dute. 

Aranzadiko Botanika Saileko adituek urteak daramatzate Hondarribian lanean, bertako landare espezieak identifikatzen, baita landare inbaditzaileen kontra borrokatzen ere. Eta Talaia bidea eginez begibistan topa daitezkeen 30 espezie biltzen dituen eskuko liburuxka prestatu dute Iñaki Sanz-Azkue eta Anais Mitxelenak. Aranzadiko Botanika saileko arduraduna da Anais, eta hondarribitarra izaki, "Jaizkibelek duen ondarea babesteko, difusioa egin beharra dagoela dio: "Mendiak dituen altxorrak ezagutarazteko helburua du liburuxkak, motxilan sartu eta mendian goazela hor agertzen diren landareak identifikatzeko".

Liburuxka Hondarribiko eskoletan banatuko dute. Baina Mugikortasunaren Astea ospatzen ari direla aprobetxatu nahi izan dute, 'Talaia Bidea Jarraituz' ibilaldia antolatzeko. Familiei zuzenduta dago, eta Higer itsasargitik abiatuko dira irailaren 19an 17:00etan.

Izena emateko www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

Azken berriak

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika