19 may, 2023
Pedagogia berdea, joko librea eta naturan esperimentazioa oinarri hartuta, Lurmaitte elkarteak udaleku eskaintza aurkeztu berri du. 2012-2020 urteko haurrei begira, LurMaitte Udaleku Irekiak antolatu dituzte uztailaren 2tik 29ra. Eta 7-12 urtekoentzat, berriz, LurMaitte Abentura, naturarekin konexioan errekan espedizioak, mendi-martxak, sua sortzeko formakuntza etabar egingo dutelarik.
2018an guraso talde batek sortutako irabazi asmorik gabeko Lurmaitte elkarteak, udalekuak antolatzeaz gain, ikasturtean zehar ere, larunbata goizetan Irungo Urdanibia auzuneko berdeguneetara ateraldiak antolatzen dituzte 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Betiere, pedagogia berdea ardatz nagusi hartuta, gizarte hiritartu honetan haurrek naturarekin galdu duten harremana berreskuratzeko helburua dute. Eta uda garaian ere, eskaintza berezia proposatzen dute aurten Meaka auzoko Ibarlako auzo elkartetik abiatuta. Euskara hutsez egiten dute eskaintza, eta adinaren araberako aukera debserdinak aurkeztu dituzte.
Horiek hala, 2012-2020 urteen artean jaiotako haurrei begira, LurMaitte Udaleku Irekiak antolatu dituzte uztailaren 2tik 29ra lau txanda desberdinetan. Eta 7-12 urte bitartekoei begira, aldiz, LurMaitte Abentura, naturarekin konexioan errekan espedizioak, mendi-martxak, sua sortzeko formakuntza etabar egingo dutelarik.
Interesa duen orok bat egin dezake lurmaitte@gmail.com posta elektronikora idatziz, edota 627 546 864 telefonora deituz jar daiteke Maider Aizpurua koordinatzailearekin harremanetan. Edota Antxeta Irratian egin diogun elkarrizketan xehetasunak entzun.