Podcast

Jostaldi aterpetzeko (2021-03-10 18:41:19)

Jostaldi aterpetzeko

Jakina den bezala, Irungo Arretxe Gainan Gurutze Gorriak kudeatzen duen aldundiaren aterpetxea gainezkatua dago asteburuaz geroztik, eta Hondarribiko Juan Sebastian Elcano aterpetxean 12 ohe aktibatu dituzte berriki. Irungo Done Jakue Bidearen erromesentzako aterpetxea ere baliatzea proposatu dute. Halere, "migranteek ez dute Hondarribira joan nahi, ez dute Irundik atera nahi". Haien helburua muga zeharkatzea baita.

Antxeta Irratiak jakin izan duenez, Eusko Jaurlaritzak Urantzu frontoia behin behineko aterpetxe izateko bideratu dezala galdegin dio Irungo Udalari. Baina honek uko egin dio. Eta azkenik, Hondarribiko Udalak eskaini duen Jostaldi pilotalekua erabiliko dute kalean diren migranteak aterpetzeko. Atzo (asteartean), Eusko Jaurlaritzako teknikariek Jostaldi pilotalekura bisita egin zuten, migranteak han aterpetzeko alternatiba aztertzeko. Espazio handiak behar dituzte COVID protokoloak segurtatzeko eta dutxak. 

Azken berriak

Mobilizazioa Hendaia bizikletentzako hiri egokitua izan dadin

Trikitixa ikasi nahi duenak, badu non

Euskararen eta kulturaren arnasgunea lau haizetara

Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kril arloko lankidetza hitzarmena berritu dute

Abian da 'Uda Gazte' programa

'Bideak' dokumentalaren proiekzioa Baleak elkartearen bidez

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika