Podcast

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen (2021-10-19 12:29:07)

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Memoria, justizia eta erreparazioa helburu duen Irungo Memoria Historikoaren Bulegoak hilabetea bete du ateak zabaldu zituenetik. 36ko estatu kolpearen ondorioz, gerra denboran eta ondorengo lau hamarkadetan frankismoaren garaietan Irunen gertatutakoaren argazki fidela osatzeko helburua du. Eta horretarako, betirako itzali eta galdu baino lehen, garai hartako herritarren testigantzak ez ezik, norbere senideen historia ikertzen laguntzeko lanetan dabil Aitzol Arroyo, bulegoko teknikari eta arduraduna. “Lehen hilabeteko balorazioa baikorra da, hurbildutako gehineak 60 urtetik gorakoak izan dira, eta testigantzak ez ezik dokumentazio original oso interesgarria bildu ahal izan dugu”, dio. Famili askotan kajoietan gordeak egon diren memoria argitzeko altxor txikiak biltzen ari baitira herritarren eskutik. Bestalde, familiako senideek bizi izandakoa argitzeko “gosea eta beharra” dagoela agerian geratu delakoan da Arroyo: “Asko dira euren kabuz urteak ikertzen daramatzatenak, eta zein artxibategi edo iturrietara jo dezaketen galdezka etortzen dira”.

Gazteei deialdia 

Gaur egun eskoletan apenas lantzen den gaia izanik, bulegoa martxan jarri izanak familietan hitz egin eta jakinmina pizteko balio dezakeela pentsatzen dute udaletik. Halere, oraindik ere badirudi “gazteek ez dutela interes edo behar hori sentitzen”. Horregatik partehartzera animatu ditu Memoria Historikoaren teknikariak. Abendua bitartean bulegoak astelehen eta asteazken goizetan permanentziak egingo ditu, aldez aurretik (010 telefonoan) SAC-HAZ bulegoan hitzordua eskatu behar delarik.

Hau guztia, abiapuntua besterik ez dela oroitarazi du ere. Ondoren bildutako dokumentazioa aztertu eta Udal Artxibategian gordeko baita, plenta aurkezteko gero, 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15a bitartean Irunen gertatutako guztiak ‘Argentinako Querella’ txertatzeko helburuarekin. 

Azken berriak

Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Wallmapu elkarteak Elias Garay maputxearen erailketa salatzeko elgarreratzea deitu du Irunen

Irundarren eta migranteen premiak begiz jota ditu EH Bilduk 2022rako

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Egunero denda batean opari banarekin prestatuko dute ‘Gabonaldia Hondarribian’



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika