Podcast

Kale-katuen gainpopulazioa kontrolatzeko kanpaina abian da Hondarribian

Kalixa Silanes, Hondarribiako Udaleko zinegotzia


Kale-katuen gainpopulazioa kontrolatzeko kanpaina abian da Hondarribian

Hondarribiko Katuak elkarteko bolondresak 2017az geroztik daramate herriko kale-katuen koloniak kontrolatzen, eta felino hauen ongizatea babesteko lanetan. Baina Hondarribiko Udalarekin lankidetzan kanpaina seriosa bat aurrera eramaten ari dira orain arazoak sahiesteko.

Ez da oraingo kontua herrian kale-katuen problematika. Garai batean espigoiaren inguruetan biltzen ziren koloniak kopuru handietan. Eta hauek elikatzen ziztuzten herritarren janariak ere, arroketan biltzen ziren, usteldu eta osasun arazoak sorraraziz. Gaur egun, aldiz, herriko leku desberdinetan ugaritu direnez, gainpopulazioa kontrolatzeko eta indibiduoen errolda osatzeko lanetan ari dira arazoak sahiesteko, eta felino hauek babesteko aldi berean. Katuek saguen populazioak kontrolatzen dituzten heinean, beharrezkoak baitira.

Aipatutako kolonien kontrola CES metodoaren bidez egiten da (harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea). Kalixa Silanes zinegotziak eman dizkigu xehetasun gehiago. Aipatu digunez, "prozedura erraza da, eta ez da mingarria, katua anestesiatuta dagoenean egiten baita, eta behin esterilizatua dagoenean askatzen da, berriro harrapatu beharrik gabe, baina erroldatuta eta kontrolatuta geratzen da".

Bestalde, animalia hauek ez elikatzeko deia luzatu du udalak. Diotenez, garrantzitsua da Hondarribiko Katuak elkarteko laguntzaileek soilik elikatu ditzatela. Eta bestetik, nornahik janaria katuentzat bazterretan uzten badu, janaria usteldu eta osasun arazoak suerta daitezke.

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika