Podcast

Kaleak emakumeentzako espazio seguru gisa aldarrikatuko ditu aurten Asun Casasola Ipuin Lehiaketak (2021-11-25 15:30:14)

Oihana Llorente, Parean elkarteko kidea


Kaleak emakumeentzako espazio seguru gisa aldarrikatuko ditu aurten Asun Casasola Ipuin Lehiaketak

Asun Casasola Ipuin Laburren lehiaketan lanak entregatzeko epea azaroaren 25ean zabaldu dute antolatzaileek sinbolikoki. Nagore Laffageren erahilketa matxistaren ondotik, haren amaren borroka omentzeko sortua, zortzi urteotan ekimen honek 2.000 ipuin jaso ditu Euskal Herrian ez ezik, mundu zabaletik igorritakoak ere. Helduen kategorian ez ezik, 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoarekin ere, eta eskoletan egindako lanari esker, indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko gonbidapena luzatzen dute etengabe.

Lanak euskaraz edo gazteleraz entre daitezke otsailaren 10 arte. Ipuinak orrialde bakarrekoak behar dute izan, originalak eta abiapuntua edo ideia nagusia «Jakinarazi iristen zarenean» izango da. Izan ere, aurtengo edizioak gauez neskek etxeratzean pasatzen duten beldurra aintzat hartuko du, behin iritsitakoan abisatu beharra daukatela salatuz. Nahiz eta eraso sexista gehienak etxe barruan eman ohi diren.

Epaimahaia, osoki eskualdeko emakumeek osatzen dute. Idazle, kazetari eta kultur munduko emakume erreferentzialek. Helduen arloan, euskaraz, Yurre Ugarte, Ainhara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izango dira epaileak; gaztelaniaz, berriz, Mertxe Tranche, Marijo Noain eta Marian Benitez. Euskarazko gazteen arloan, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez, eta gaztelaniaz, Noelia Lorenzo, Maite Bergara eta Naroa Gonzalez.

Lanak posta elektronikoz (asuncasasolaipuina@gmail.com) edo posta arruntez (BDS Koop Aixin Zolua ibilbidea, 5, 20340 Irun, Gipuzkoa) bidali ahal izango dira. Lehiaketaren baldintzak eta informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean dituzue.

 

Azken berriak

Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Wallmapu elkarteak Elias Garay maputxearen erailketa salatzeko elgarreratzea deitu du Irunen

Irundarren eta migranteen premiak begiz jota ditu EH Bilduk 2022rako

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Egunero denda batean opari banarekin prestatuko dute ‘Gabonaldia Hondarribian’



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika