Podcast

Kontrako bozkarik gabe onartu ditu gobernu koalizioak 2021eko udal aurrekontuak Irunen (2021-03-10 18:30:13)

Kontrako bozkarik gabe onartu ditu gobernu koalizioak 2021eko udal aurrekontuak Irunen

PSE eta Elgarrekin Podemoseko hautetsien baiezkoarekin, eta kontrako bozkarik gabe onartu zituzten Irungo Udaleko 2021eko udal aurrekontuak. 77,5 milioi euroko aurrekontua izango du Udalak urtea aurrera ateratzeko. Miguel Angel Paez, Ogasun ordezkaria pozik agertu da kontrako bozkarik gabe, eta bere ustez, adostasunetik onartutako aurrekontuak onartu dituztelako.

Izan ere, oposizoko taldeei onartutako emendakinek aurrekontuaren %1,5a baizik aldatu ez badu ere, aski izan da hauen abstentzioa lortzeko. EH bilduk 582.000 euro lortu ditu bere proposamenetarako, 380.800 euro EAJri onartutako emendakinen kasuan, eta 45.000 euro PP alderdiak eskatutakoen ondorioz.

Halere, EH Bilduk Udal gobernuarekin lortutako akordioa haratago doala argitu du. Zehazki, 2021a eta hurrengo urteetarako "2.133.000 euro irundarron ongizatean inbertitzeko" lortu dituela nabarmenduz, Lastaola eremuaren bizi-berritzea, krisiak kaltetutakoei laguntzeko Irun Aurrera plana diruz gehiago hornitzeko, edota kale gorrian direnen gizarte babeserako neurriekin. 

Azken berriak

300 lagunek parte hartu zuten joan den igandeko bizikleta martxan

LAB-ek Irunen "bizi baldintza duinen alde" manifestatzeko deia egin du

Bueltan da Kontenporanea kultur topaketa

Irungo Harrera Sareak "negatiboki" baloratu du Eusko Jaurlaritzarekin eginiko bilkura

Hendaiako Aklearre kultur elkarteak, « Dantza, jalgi adi plazara » emanaldia antolatu du

Argiak eta Baltsan Elkarteak Ziburuko 2. Euskal liburu eta disko azoka antolatu dute

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika