Maia Darrieussecq Aranzabal eta Aimar Lopez Erasun
937an, Parisen bizi zela, Pablo Picassok Espaniako Gobernuaren eskutik eskaera bat errezibitu zuen. Pariseko Exposizio Unibertsalarentzat bere obra bat nahi zuten. Obra hau osatzeko hilabete bat lehenago (apirilan) gertatu ziren bombardeaketeri buruz hitzegia erabaki zuen artistak, eta hilabete bakarreko epearekin obra bat sortu zuen. Obra hau osatzeko olio pintura erabili zuen, horregatik ikerlari batzuek diote obra lehen aldiz "bukatutzat" eman zenean eta Parisera eramateko biribildu zenean, ez zegoela guztiz lehortua (olio pinturak sekulako denbora jartzen baitu lehortzen). Azpiko marrazkiak ikusi daizteke zati batzuetan, seguraski denbora faltagatik ez zituen kamuflatu. Hain tamaina handiko lan bat osatzea (4x8m) hilabete bakar batean oso zaila da.