Podcast

Korapiloa askatu ezean, greban jarraituko dute ekainaren 30a arte

Nagore Larzabal, greban dagoen langilea


Korapiloa askatu ezean, greban jarraituko dute ekainaren 30a arte

Dirudienez, hilabete bakar batean 22 greba egun ez dira aski izango Hondarribiko udal egoitza eta ikastetxeetako garbitzaileen lan gatazka konpontzeko. Urtarrilaz geroztik borrokan daramate, eta Udalak entzungorrarena egiten dienez, greba mugimendua ekainaren 30era arte luzatzeko erabakia iragarri du ELA sindikatuak.

Joan den maiatzaren 18an grebaldia abiatu zutenetik ez dute, ez Udalaren ezta ISS azpikontrata enpresaren deiarik jaso negoziatzeko. Eta egunero mobilizatzen badira ere, pairatzen duten soldata arrakala eta aldarrikatzen dituzten lan baldintzen hobekuntzak lortu artean ez dute etsiko. Nagore Larzabal da greban den langile hauetariko bat. Eta Antxeta Irratian azaldu duenez, bildu dituzten 500 sinadurekin eta herritarrek adierazitako sustenguarekin "animoso" daude, "borroka bururaino eramateko". Pandemia denboran ezinbesteko lana egiten zutela aintzat hartuta, horren neurriko lan baldintza duinak aldarrikatzen jarraituko dute.

Jakin badakite bereziki ikastetxeetan eragina duela euren greba mugimenduak, baina gurasoen elkarteek ere bat egin dute haiekin, eta idatzi bat igorriko diote udalari garbitzaileen lan gatazkaren korapiloa askatu dezatela eskatzeko.

Anartean, ELA sindikatuak gogor salatu du 21 langileen grebaldi denboran "eskirolak" daudela. Dirudienez, desinfekzio lanak egiten dituzte zerbitzu minimoetaz haratago, grebalariak ordezkatuak ez izateko eskubidea zanpatuz. Bestalde, greba mobilizazioetan herrian zehar jartzen dituzten aldarrikapen pankarta desberdinak ere, ordu gutxiren buruan kentzen dituztela leporatu diote udalari.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika