Koronabirusaren krisisa: Euskal Herria bitan zatitu du egoera berri honek

Badira 25 urte luze garai bateko muga desagertu zela, eta 40 urtetik beheitiko herritarrendako egoera berria da, koronabirusak eragin duena. Baita azken hamarkadetan sortu diren enpresa eta lantegientzako ere. Mugazgaindiko eguneroko joan etorria, Bidasoa ibaiaz gaindiko harremanak bapatean eten dira, eta administrazioen arteko hutsunak agerian geratu dira.Euskal Herria bitan zatitu duen egoera berri hontan

Hendaian badira 6.000 lagun inguru Hego Euskal Herrian lan egiten dutenak. Baina datu zehatza erakundeek ere ez dakiten bitartean, ezjakintasun handiagoa dago oraino, Gipuzkoan ala Nafarroan bizi, eta Ipar Euskal Herrian lan egiten duten langileen kopuruari buruz. Baina ideia baten egiteko, Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubia eta Pausuko mugatik, egunero 22.000 auto iragaiten ziren batezbestean.

Hala, Irungo Ficoban, mugazgaindiko aholkularitza bulegoko Maite Varelak esplikatu digunezm egunotan gainezka dabiltza, enpresaburu eta mugazgaindiko langileen zalantzak argitu nahian, baina ezinean. 

Espainiako Gobernuak 200.000 milioi euro, eta frantses Gobernuak 300.000 miliun euro bideratuko dituzte, koronabirusaren kalte ekonomikoak arintzeko. Baina mugazgaindiko langileen kasuan, adituek ere ez dute argi alde bateko ala besteko, haurren zaintzarako zein gainerako laguntzetarako eskubidea ote duten mugazgaindiko langileek. Eta lan egiteko baimenari dagokionez, autonomoen kasuan ere. Mugazgaindiko aholkularitzan adituak direnekj ere, ez dakite zer pasako den langile kopuru handi honekin. Eta zalantzak argitzeko ere, Euskadiko gizarte segurantzan gainezka dabiltza denbora baterako hetsi duten enpresetako langileen langabezi txostenak kudeatzen, eta CPAM bezalako bulegoak zerratu eta telefonoz baino ez dute erantzuten, eta hortan ere gainezkatuak dira. 

Azken berriak

Hondarribiko oposizioko udal taldeek egoera ekonomiko eta sanitarioaren aurrean, herritarrak laguntzeko ahalegin handiagoa egin dezala galdegin diote

Noiz arte?

Deskonfinamendu ezberdina Bidasoaren alde batean eta bestean

Uda berezia aurreikus daiteke

Hondarribia dantzan aurten ere, baina beste gisan

COVID-19aren krisia dela eta Hendaian ospatzekoa zen euskal preso eta iheslarien aldeko “Futbol7” ere txapelketa bertan behera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika